Hamabina bertsolarik emon eben izena Uribe Kosta eta Uribe Butroen eta, beraz, kanporaketa bina antolatu dabez seikoteak aukeratuteko. Bigarren eta azken kanporaketa gaur izango dabe eskualde bietan, biak apari giroan.

Uribe Kostakoa Barrikako Nagusien Etxean izango da eta Imanol Uria, Aitzol De Castro, Iñigo Kortazar, Pello Etxebarria, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Gabi Basañezek abestuko dabe. 20:30etan izango da aparia eta saioa apari ostean. Afaria 10 eurotan izango da eta izena emoteko 655704385 telefonora deitu edota albegetxo@bertsozale.com helbidera idatzi behar da.
Uribe Butroeko bigarren kanporaketa, ostera, Fikako txokoan izango da eta Ibon Larrazabal, Ortzi Garitano, Inazio Vidal, Peru Vidal, Aitor Esteban eta Mikel Goirienak osotuko dabe seikotea. Afarirako izena emoteko 628400409 edo 655703056 telefonoetara deitu behar da edota josebabersoa@euskalnet.net edo taketba@gmail.com helbidera idatzi. Afaria 21:00etan izango da, 10 eurotan hau be.
Busturialdean, ostera, girotze saioa antolatu dabe gaurko Arratzuko Belendiz auzoko txokoan. 21:00etan izango da aparia 15 eurotan izango da eta izena emoteko 649338747 edo 667738113 telefonora deitu behar da. Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Jon Aranok abestuko dabe.

Azken momentuko aldaketa izan da Lea-Artibaiko finaleko seikotean ( Lander Ibarluzea “Aitxulua”k barik 







